2009/03/23

KORRIKA 2009 Legardalden

Legardaldeko 22 irakasle, astean behin,ikasgelako lana bukatu ostean, eskolan geratzen dira IKT-ei buruzko ikastaro bat egiten.
Hau da Korrikaz prestatu duten aurkezpena. Power Point erabiliz aurkezpena egin dute, Korrikaren musika jarri diote eta transizio efektuak ipini dizkiote. Gero Sideboom-era igo dugu, enbed kodea kopiatu dugu eta blogaren editorean itsatsi dugu (HTML-aren edizioan) eta hau da lortu duguna.

2009/03/18

280 Slides

280 Slides izeneko Web 2.0ren tresna erabiliz aurkezpen hau eratu dut.
Enbed kodea lortu eta kopiatu dut hau lortuz.

2009/03/17

Slideboom-ekin berriro

iMikel laboaren "Baga, biga" kanta jarri diot aurkezpenari transizio efektuetan eta Slideboomera igo ostean, embed kodea kopiatu eta txertatu dut editorean hau lortuz.

2009/03/16

Slideboom erabiliz

Probak egiten jarraitzen dut

Slideboom-era igo dut Power Pointen egindako aurkezpena eta embed kodea txertatu dut hemengo editorea hau lortuz.

2009/03/08

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Data berezi bat behar dugu gogoratzeko lortutakoa ez dela nahiko eta oraindik helburutik oso urrun gaudela, hau da generoen berdintasuna errealitatea izateko asko falta zaigu. Horregatik aurten ere, martxoaren 8a ospatuko dugu, historian zehar honen alde borrokatu duten eta borrokatzen jarraitzen duten emakume guztiei omenaldi bat egiteko, eta bereziki desberdintasunaren ondorioak sufritu eta sufritzen dituztenei, batzuk bere bizitza ahaleginean utzirik ere.




Hausnarketa egin dezakegu ikasgelan: Berdintasuna dago bizitza errealean?
Hitz egin dezagun gaiari buruz gure ikasleekin!