2011/02/14

Komikiak Pixton erabiliz

Genero textual hau hizkuntza eta etapa guztietan landu ahal da, eta jakina! oso baliabide garrantzitsua da Lehen Hezkuntzako ikasgeletan.
Sareak 2.0 tresna asko eskeintzen dizkigu komikiak sortzeko. Marraztu jakin gabe, imaginazio apur batekin eta aplikazioa ezagututa, emaitza harrigarriak lortu ahal dira. Onenetarikoen artean Pixton eta Bitstrips aipatu nahi ditut.
Pixton erabiltzea erreza da. Ingelesez eta gaztelaniaz erabiltzeko aukera dago. Erdi mailako komikiak sortu ahal dira, pertsonaiak, eszenatokiak, objetuak… sortu ahal ditugu txantiloiak erabiliz edo galeriatik aukeratuz. Komikiak blogean ere argitaratu ahal ditugu. Hona hemen adibide bat!


Bitstrips tresnaren erabilera ez da oso erreza, baina kalitate handiko komikiak sortu ahal dira. Bitstrips tresnarekin komikiak, pertsonaiak, objetuak eta eszenatokiak sortu eta argitaratu ahal ditugu, nahi badugu, txantiloirik gabe . Hona hemen tresna hau erabiliz egindako komiki txikia!