2011/12/13

Puzzlea Jigsaw erabiliz

Google Docs-eko galdetegia



Eskola 2.0 Tailerra II Galdetegia

2011/11/10

Escuela 2.0 Kongresua urriaren 6, 7 etea 8an izan zen Granadan. EAEko lau ikastetxetako esperientziak aurkeztu ziren Kongresuan, bi Lehen Hezkuntzakoak izan ziren eta beste biak DBHkoak.
Hemen duzue nik sortutako Pearltree-a Kongresuari buruzko informazio interesgarriak biltzeko.

 III CONGRESO ESCUELA 2.0 

III CONGRESO ESCUELA 2.0 in Marije Uraga (marijeuraga)



2011/04/13

Jigsaw Planet puzzleak egiteko

Legardaldeko irakasleekin tresna interesgarri hau erabiltzen ikasi dut.
JIGSAW PLANET-en erregistroa egin eta gero has gaitezke puzzleak sortzen. Nahi dugun irudia igo dezakegu eta puzzle bihurtu, pieza kopurua eta forma erabaki... eta listo!
Sortutako puzzlea blogean argitaratu ahal dugu, bi era ezberdinetan, embed kodea kopiatuz eta blogeko HTML-editorean itsatsiz. Hemen duzue adibide bat!
Hau da lehenengo aukera:
preview20 piecePlentzia
Eta hemen duzue bigarrena! Askoz politagoa, ezta?

Pinturaren egilea: Juanra Basterretxea

2011/03/16

Toondoo erabiliz

Toondoo izan daiteke beste aukera on bat Komikiak egiteko eta blogean argitaratzeko.
Hona hemen Toondoo erabiliz sortutako adibidea!
ooohhh

2011/02/14

Komikiak Pixton erabiliz

Genero textual hau hizkuntza eta etapa guztietan landu ahal da, eta jakina! oso baliabide garrantzitsua da Lehen Hezkuntzako ikasgeletan.
Sareak 2.0 tresna asko eskeintzen dizkigu komikiak sortzeko. Marraztu jakin gabe, imaginazio apur batekin eta aplikazioa ezagututa, emaitza harrigarriak lortu ahal dira. Onenetarikoen artean Pixton eta Bitstrips aipatu nahi ditut.
Pixton erabiltzea erreza da. Ingelesez eta gaztelaniaz erabiltzeko aukera dago. Erdi mailako komikiak sortu ahal dira, pertsonaiak, eszenatokiak, objetuak… sortu ahal ditugu txantiloiak erabiliz edo galeriatik aukeratuz. Komikiak blogean ere argitaratu ahal ditugu. Hona hemen adibide bat!


Bitstrips tresnaren erabilera ez da oso erreza, baina kalitate handiko komikiak sortu ahal dira. Bitstrips tresnarekin komikiak, pertsonaiak, objetuak eta eszenatokiak sortu eta argitaratu ahal ditugu, nahi badugu, txantiloirik gabe . Hona hemen tresna hau erabiliz egindako komiki txikia!