Symbaloo oso praktikoa den 2.0 tresna bat da. Gure webgune gogokoenak biltzeko, antolatzeko eta elkar trukatzeko balio du.Symbaloo-n gure markadoreak gorde ahal ditugu ondo sailkatuta gaiaren araberan.
Hona hemen nik sortutako webmix bat, hizkuntza lantzeko sekuentzia didaktiko batzuk biltzen dituena.
SYMBALOO-ren APLIKAZIO DIDAKTIKOAK
- Baliabideak
bildu eta gaika sailkatu eta antolatu ikasgelan gure ikasleei
eskeintzeko: Bideoak, web-orriak, joku interaktiboak, on lineko
jarduerak, curriculumaren gaiekin erlazionaturiko artikuluak,...
- Baliabideen
eta gelarako materialen bilaketa eta sailkatze lanak proposatu eta
gauzatu interneteko irudiekin, bideoekin, aurkezpenekin, ….
- Interneten
Hasierako orrialdea sortu eguneroko lanean erabilitako webguneak, bai
ikasleen erabilerarako bai irakasleen erabilerarako. Gogokoen orriak
sortu, ….
Hemen ikus dezakezue beste adibide bat. Webmix honetan nire blogen helbideak bildu ditut: